Zaldibiako urteko erronkak jorratuko ditu EH Bilduk gaur
ZALDIBIA // EH Bildu koalizioak Udalherri deituriko batzarra egingo du, gaur, 18:30ean, Karreane kultur etxeko beheko solairuan. 2016rako Zaldibian burutzekoak liratekeen «erronka zehatzak» izango dituzte hizpide bileran, baita Gipuzkoa mailakoak ere...
ZALDIBIA // EH Bildu koalizioak Udalherri deituriko batzarra egingo du, gaur, 18:30ean, Karreane kultur etxeko beheko solairuan. 2016rako Zaldibian burutzekoak liratekeen «erronka zehatzak» izango dituzte hizpide bileran, baita Gipuzkoa mailakoak ere. Deialdi irekia egin die herritarrei EH Bilduk. Hilero egiten dute batzar bat, tartean herriko gaiak jorratzeko.