Nekazaritzaren geroaz ariko da bihar Ataunen Zeberio
ATAUN // Joxemari Zeberio Begiristain aditu ataundarrak Nekazaritzak ba al du etorkizunik? galderari erantzungo dio, Ataunen emango duen hitzaldian. Atauniker kultur elkarteak antolatu du solasaldia; udaletxean da, bihar 19:00etan. Aian jaioa, World Ru...
ATAUN // Joxemari Zeberio Begiristain aditu ataundarrak Nekazaritzak ba al du etorkizunik? galderari erantzungo dio, Ataunen emango duen hitzaldian. Atauniker kultur elkarteak antolatu du solasaldia; udaletxean da, bihar 19:00etan. Aian jaioa, World Rural Forumeko lehendakaria eta Euskadiko Nekazari Kooperatiben Federazioan idazkaria da. Jaurlaritzan Nekazaritza Sailean ikerketa zuzendari eta Hizkuntza Politikako sailburuorde izan zen. Familia-nekazaritza jotzen du irtenbidetzat.