Bihartik igandera garagardo festa egingo dute Legazpiko Urbeltz pilotalekuan

Hamasei garagardo izango dira aukeran. Telleriarteko Txirrindulari Elkarteak antolatzen du.

Urbeltz pilotalekuan jende ugari biltzen da garagardo festan. / Arg: Telleriarteko Txirrindulari Elkartea

Urbeltz pilotalekuan jende ugari biltzen da garagardo festan. / Arg: Telleriarteko Txirrindulari Elkartea

Telleriarteko Txirrindulari Elkarteak garagardo festa antolatu du, seigarren urtez. Bihartik igandera egongo da irekita, Urbeltz pilotalekuan. Bihar, etzi eta larunbatean, 18:00etan irekiko dute. Igandean, berriz, 11:00etan. Urtean zehar hainbat txirrindulari proba antolatzeko erabiltzen dute lortutako dirua. Hamasei garagardo egongo dira aukeran. Juan Luis Ormazabalen hitzetan, «inoiz baino gehiago». Bat alkoholik gabekoa izango da, eta gainontzekoak alkoholdunak. Bi neurritako pitxerrak salduko dituzte: litro erdikoak eta litro laurdenekoak. Litro erdiko pitxerrean, lau euro balioko du garagardoak. Litro laurdenekoan, bi euro. Bertan afaltzeko aukera Horrez gain, janaria ere egongo da. Bi pertsonarentzako menuak 27 euro balioko du, eta ondorengoa sartzen da: ukondoa, bi saltxitxa, purea, bi garagardo, bi postre eta ogia. Razioak ere egongo dira: ukondoa, saltxitxak, oilaskoa patatekin eta patata frijituak. Pilotalekuan berogailua jarriko dute.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa