Duintasunak sinadurak bilduko ditu 1.080 euroko pentsioaren alde
Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoak beraien pentsio sistema propioa edukitzea ere eskatu dute. Iruñean gaia eztabaidatzea onartu dute, baina Gasteizen ez
Euskal Herriko pentsionisten eskubideen aldeko plataformak 1.080 euroko gutxieneko pentsioaren eta pentsio sistema propioaren aldeko sinadura bilketa martxan jarri du. Duintasuna (Gipuzkoako jubilatu eta pentsionistak) elkartearen Urretxu eta Zumarragako taldeak prentsaurrekoa eman du aste honetan egitasmo honen berri emateko.
Abenduaren 22an Gasteizko legebiltzarrean Ekimen Legegile Herritarrak proposatutakoa eztabaidatzeari uko egin ziotela gogoratu dute.
Pentsionisten plataformak bi proposamen egin zituen Ekimen Legegile Herritarraren bitartez: pentsio sistema Eusko Jaurlaritzaren esku uztea eta gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea.
Kopuru hori da Europako Mahai Sozialak pentsio duinak edukitzeko beharrezkotzat jotzen duena. 1.080 euro baino gutxiago kobratzen duten pentsiodun guztiei Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emango liekete 1.080 eurora heltzeko behar duten kopurua.
Legebiltzarreko mahaiak proposamen hauek eztabaidatzen utzi ez zuenez, Euskal Herriko pentsiodunen plataformak sinadura bilketa abian jarri du. «Ezezkoa dezepzioa izan zen guretzat, agintariek gizarte eragileek gizartearen ongizatea hobetzeko egiten dituzten proposamenak aintzat hartu behar dituztela uste baitugu».
«Azken egunotan esan dituzten gauzek arrazoia ematen digutela uste dugu. Izan ere, EAJ erkidegoak bere pentsio sistema publikoa izatearen alde azaldu da, Espainiako pentsio sistema arriskuan dagoelako. Bestalde, EH Bilduk pentsio guztiak gutxienez 1.080 eurokoak izatea eskatu du legebiltzarrean»Dena den, azkenaldian alderdi politikoen ordezkarien ahotik entzundakoek baikorrak izatera eraman dituzte. «Azken egunotan esan dituzten gauzek arrazoia ematen digutela uste dugu. Izan ere, EAJ erkidegoak bere pentsio sistema publikoa izatearen alde azaldu da, Espainiako pentsio sistema arriskuan dagoelako. Bestalde, EH Bilduk pentsio guztiak gutxienez 1.080 eurokoak izatea eskatu du legebiltzarrean». Pentsionisten plataformak gustura ageri dira. «Bi alderdi hauek hasiera batean ezezkoa jaso zuen gure proposamena aintzat hartzeak asko pozten gaitu. Horrek helburuak lortzeko behar den gauza bakarra borondate politikoa dela erakusten du». Nafarroa Nafarroako Parlamentuan Eusko Legebiltzarrean aurkeztu zituzten proposamen berak aurkeztu dituzte. Iruñean, Gasteizen ez bezala, gaia eztabaidatzea erabaki dute. Sinadura bilketa gaia Eusko Legebiltzarrean ere eztabaidatu dadin jarri dute abian. Herritar guztiei sinatzeko eskatu diete.












