Margolanak, kalean ikusgai
Ordiziako Barrenako margolaritza ikasleak beraien margolanak erakutsi dituzte
Gaur goizean Ordiziako Barrenako margolaritza ikasleak beraien margolanak jarri dituzte ikusgai, udaletxeko aterpean. Urtean zehar hainbat margolan egiten dituzte, eta gaur horietako batzuk ikusteko aukera izan da.
Margolaritzako ikaslea da Mila Sarasola, eta bere hitzetan, margolaritzak asko “betetzen” du. “Norberak hobetzea du helburu, ez besteak baino hobeto egitea”, esan du. Sarasolaren pintura irakaslea da Patxi Morales, eta hala azaldu du: “margolaritzak magia du”. Egunero ematen ditu klaseak, eta oso pozik dago duen taldearekin. Hemen irudi batzuk:
Egindako lanen erakusketa martxoaren 7an hasi eta 18ra arte egongo da, Zuhaiztin.












