Dolarea martxan jartzen duten herritarrak omenduko dituzte bihar Igartubeitin

Barrikotea eta bertso saioa egingo dituzte, 18:30etik aurrera.

Biharko barrikotean omenduko dituzten  herritarretako batzuk. / Arg.: Arkaitz Apalategi

Biharko barrikotean omenduko dituzten herritarretako batzuk. / Arg.: Arkaitz Apalategi

Urteroko ohiturari jarraituz, barrikotea egingo dute bihar Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserri museoan. Bertako dolarean egindako sagardoa dastatzeko aukera izango da. Sagardoaz gain, mokadutxoa ere jarriko dute jateko. Hitzordua 18:30ean jarri dute, eta 19:00etan irekiko dituzte upelak. Giroa alaitzeko, trikitilariak izango dira barrikotean. Horrez gain, Urretxu-Zumarragako bertso eskolako kideek bertso saioa eskainiko dute. Aurtengo omenduak Urtero herriko norbait omentzen dute barrikotean. Aurten, sagardo astean zehar Igartubeitiko dolarea martxan ipintzeaz arduratzen diren herritarrak omenduko dituzte: Juan, Pedro, Joseba, Luis Mari, Bitorino eta Jose Luis. Haiena izango da upelak irekitzeko ohorea. Igartubeitik antolatzen du barrikotea, Yartu kultur elkartearen eta Urretxu-Zumarragako bertso eskolaren laguntzarekin.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa