Zeraingo batzordeen bigarren bilera txanda hasiko da ostegunean
Ostegunean, martxoaren 10ean, Zeraingo udaletxean egingo du Azpiegitura, ingurumena eta Zerbitzuetako batzordeak bigarren bilera. Udaletik jakinarazi dutenez, besteak beste, komun publikoaren, oinezkoen bidearen eta zuntz optikoaren gaiak aztertuko dit...
Ostiralean, berriz, hilaren 11n, diru kontuen batzordeak lehen bilera egingo du, 18:00etan, udaletxean. Urteko aurrekontuaren eta diru laguntzen jarraipena egingo da bertan, besteak beste.
Herri bizitza, astelehenean
Herri bizitza-kultur etxea batzordea, azkenik, astelehenean elkartuko da, 18:15ean, kultur etxean. Udaletik aurreratu dutenez, aurtengo herriko festen prestaketarekin hasiko dira. «Herriko festen prestaketaren oinarrietako bat 2015eko festen balorazioa izango da, urrian egin genuen kultur etxeko batzar orokorrean egin zena».
Aurreko bileran lantzen hasitako gaiekin ere jarraituko dute: herriko hezkuntza proiektua, liburutegia, kirol instalakuntzen erabilera, eta abar.













