Emakumearen aldeko aldarria egin dute Ataunen

Martxoaren 8ko iluntzean, atzo, ataundar talde bat udaletxe aurrean elkartu zen, San Martin auzoan. Emakumearen aldeko atxikimendua adierazi zuten, elkarretaratzea eginda. “Martxoak 8 egunero” dela aldarrikatu zuten, emakumeen eskubideak urte guztian, une oro eta toki denetan defenditu eta errespetatu behar direla gogoraraziz. Emakumezkoak eta gizonezkoak elkartu ziren.
Emakumeen Egunean elkarretaratzea Ataunen, atzo./Hitza

Emakumeen Egunean elkarretaratzea Ataunen, atzo./Hitza

Biboletak Ataungo Emakumeen Taldeak aste honetarako antolatu duen ekitaldi sortako lehenbizikoa izan zen atzoko bilkura. Gaur (asteazkena), Bilgune Feminista elkarteko Edurne Epeldek hitzaldia egingo du, udaletxean 18:00etan: Euskal Herriko mugimendu feministaren kronika bat egingo du. Ostiralean afaria dute, Aiako Aitzarri elkartean, 21:00etan. Izena emateko azkeneko eguna gaur da, Aitzarri, Sutegi, Urbieta, Atseden-Toki edo Troskaeta taberna-elkarteetan. Larunbatean, azkenik, Oargin kafea hartzeko elkartuko dira, 15:30ean. Feminismoari buruzko dokumental bat ikusteko aukera izango da, Ernai-ren eskutik.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa