Legazpiarrek hamabi pertsona edo elkarte proposatu dituzte Olaria sarirako

Azken erabakia martxoaren 22an hartuko dute.

Iaz Telleriarteko Txirrindulari Elkarteari eman zioten saria.

Iaz Telleriarteko Txirrindulari Elkarteari eman zioten saria.

Guztira hamabi hautagai ditu 2016ko Olaria sariak. Ondorengoak dira:

  1. Aizkorri Barrena mendi martxa
  2. Haztegiko jaiotza
  3. Cesareo de la Presa, bake epailea izandakoa
  4. Felix Ibargutxi, kazetaria
  5. Ilinti, merkatarien elkartea (aurten 25 urte betezen ditu)
  6. Ilintxa futbol taldea
  7. Jose Antonio Azpiazu, historialaria
  8. Legazpiko Erraldoiak
  9. Nagusilan
  10. Martin Ugarte Saletxe idazlea
  11. Migel Altolagirre, Ilintxako lehendakaria izandakoa
  12. Alaitasuna errondaila

Gaur egingo dute hautagaia aukeratzeko lehen bilera, eta bozketa bidez aukeratuko dute saria jasoko duen hautagaia. Erabakia martxoaren 16ko bozeramaileen batzordean aztertuko dute, eta martxoaren 22ko osoko bilkuran onartuko da.

Epaimahaia

Epaimahaia ondorengoek osatzen dute: alkatea, udal korporazioko alderdi bakoitzeko kide bat, Telleriarteko Txirrindulari Elkarteko kide bat (iaz saria jaso zutelako) eta Irule, Lagun Artea Berri eta Sorgintxulo elkarteetako ordezkari bana.

Urteroko moduan, maiatzaren 3ko ezpata dantza ekitaldian banatuko da Olaria saria, Legazpiko jaietan.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa