Balerdi Balerdi, Ataungo Troskaetan

Balerdi Balerdi Iruñeko power-pop talde beteranoak kontzertua egingo du bihar, hilak 12, Ataungo Troskaeta tabernan, 22:00etan; emanaldia doakoa izango da. 1990. urtean sortu zuten Balerdi Balerdi, 70eko eta 80ko hamarkadatan beste talde batzutan aritutako lau musikarik. Hamar urteko ibilbidean 3 disko grabatu zituzten, harik eta 2000.ean, taldea desegin zuten arte. Bederatzi urte beranduago, 2009an, itzuli ziren eskenatokietara. 2013an, Petti kantari eta kitarrajole beratarra ere batu zitzaien. Gaur gaurkoz, Toño Murok, Sergio Ibarrola Zara-k, Anxel Iraolak eta Juan Luis Perez Petti-k osatzen dute taldea.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa