Gaur inauguratuko dute Legorretako herri antzokia

19:00etan izango da irekiera. Bihar, haurrentzako antzerkia, eta igandean Hesian taldeko Zuriñe Hidalgo eta Fran Uriasen kontzertu akustikoa

LEGORRETAKO_HERRI_ZINEMA

Legorretako herri antzokian lehen zuen itxura

Legorretako herri antzokia inauguratuko dute gaur. 19:00etan hasiko dira, eta aretoa ezagutzeko aukera izango dute herritarrek. Luncha ere egongo da inguratzen direnentzat. Bihar, umeentzako ikuskizuna egongo da: Kiliklon taldearen Kortxea doktorearen abenturak. 17:00etan hasiko da haurrentzako antzerkia. Igandean, berriz, gazte eta helduentzako kontzertu akustiko bat izango da. Hain zuzen ere Hesian taldeko Zuriñe Higaldo eta Fran Urias. 19:00etan hasiko da, eta 14 urtetik gorakoei zuzendua dago. Ekitaldi guztiak doakoak dira, baina bihar eta etziko ekitaldietarako sarrerak behar dira. Gonbidapenak udaletxeak eskatu beharko dira goizean, edo arratsaldean kultur etxean.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa