'Buscame bajo la lluvia' izena du, eta Ordizian gertatzen da.

Marisol Cavero, Jesus Toral eta Paco Ayala, liburua aurkezten. / Arg.: Maialen Igartua
Jesus Toral kazetari ordiziarrak bere bigarren eleberria aurkeztu du gaur Barrenan:
Buscame bajo la lluvia (Aliar Ediciones). Granadan bizi den arren, jaioterrian aurkeztu nahi izan du. Izan ere, liburuko istorioa
Ordizian gertatzen da. “Ordizia ez da istorioa gertatzen den lekua soilik; liburuko protagonistetako bat da”, esan du.
Maitasun istorio bat da, 80ko eta 90eko hamarkadetan girotua,
ETAren indarkeriaren testuinguruan. Bere gaztaroko bizipenetan oinarritu dela adierazi du Toralek aurkezpenean. Hala, Ordiziako festak, San Joan sua eta kuadrilla ageri dira eleberrian, besteak beste.
Aurkezpenean, bere alboan izan ditu Marisol Cavero gaztetako laguna eta Paco Ayala editorea.