Kataluniarren dantza eta 'Castell' ikuskizuna Segurako Iparra Hegoa kultur astean

Bihar amaituko da Iparra Hegoa kultur astea. Gaur kataluniarrak dituzte bisitan.

Gaztelua eraiki duten unea. / Arg.: Maialen Igartua

Gaztelua eraiki duten unea. / Arg.: Maialen Igartua

Seguran Iparra Hegoa kultur astearen amaierara iristen ari dira. Aurtengo gaia Euskal Herria eta Katalunia elkarri begira da. Gaiari lotuta, hainba hitzaldi eta mahai inguru izan dira astean zehar. Gaur, berriz, Segurara etorri dira kataluniarrak. Kataluniarrek Castell edo gazteluak egin dituzte arratsaldean, baita haibat dantza ere. Jende ugari bildu da ikustera, eta txalo zaparrada ederra jaso dute gaztelua eraiki dutenean. 19:00etan ardo dastaketa egingo dute, eta taloak jateko aukera ere izango da. Eta gauean, parrandarako giroa jarriko du Lapurdiko Iñazki taldeak. Bihar amaituko da kultur astea. Egitaraua: Bihar 10:00. Gisatu txapelketa. 11:30. Ekitaldi instituzionala udaletxean. 12:00. Dantza: Iruñeko Mutiko Alaiak, fanfarrea eta kataluniarrak. 14:00. Gereziondoko ekitaldia. 14:30. Herri bazkaria.  
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa