Edukiontzien sistema aukeratu du Ordiziak
Hondakinen bilketa sistema erabakitzeko galdeketan, %42koa izan da parte-hartzea
Bozketa egun izan dute gaur Ordizian. Hondakinen bilketarako sistema hautatu dute, eta botoa eman duten ordiziarren bi herenak txipdun edukiontziak aukeratu ditu. Guztira, 3486 pertsonek eman dute botoa, herritarren %42ak. Honela gelditu dira emaitzak:
- Txipdun edukiontziak: 2325
- Mistoa: 1145
- Boto nuloa: 9
- Zuriak: 7













