Beasaingo jubenilak mailaz igo dira

Futboleko Euskal ligako jubenilak Espainiako Ligara igotzea lortu du.

Beasain futbol taldeko jubenilen taldea: Adrian, Alain, Ander, Andoitz, Andoni, Beñat, Danel, Eñaut, Iakes, Jon, Joseba, Julen, Koldo, Marin, Niko Oihan, Carlos, Unai, Mikel. Entrenatzaileak: Egoitz, Cesar eta Joseba.

Liga amaitzeko lau jardunaldiren falta direnean, Beasain Kirol Elkarteko Euskal Liga mailako jubenilen taldeak matematikoki lortu du zuzenean Espainiako Ligara igotzea. Sailkapeneko lehen hiru taldeak lortzen dute mailaz igotzeko txartela eta Beasaingo taldeak laugarren postuan atzetik zuten Retuerto taldea behin betiko atzean uzteko lehian aritu dira gaur arte. Honela, Beasainek larunbatean Danok Bat taldearen aurkako partida galdu bazuen ere, atzetik duen  Retuertok bere atzoko partidua galdutan, 12 puntuko aldearekin lortu du matematikoki hirugarren postua. Atzo, Hirugarren Mailako Beasain-Deustu partidaren hasieran omenaldia jaso zuten.  
HITZAkide HITZAkide

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa