Izaro Rubio bigarren Udaberriko lasterketan

Atzo izan zen hamar kilometroko proba, Donostian. Gipuzkoako txapelketaren barruan kokatu da lehenengoz lasterketa hau

Izaro_Rubio__korrikalaria38:18ko denborarekin, bigarrena izan zen atzo Izaro Rubio ordiziarra Udaberriko txapelketan. 10 kilometroko ibilbidean lehenengo emakumea Maitane Guerrero izan zen (36:19), eta hirugarrena Lourdes Colomo (39:11). XIV. udaberriko lasterketa izan zen, eta lehenengoz Gipuzkoako txapelketaren barruan kokatu da lasterketa hau. Irakurri hemen Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira egindako elkarrizketa. Gizonezkoetan, berriz, Unai Arroyok irabazi zuen, 31:17ko denborarekin. Hiru segundu beranduago iritsi zen bigarrena, Sergio Roman. Podiuma Ibon Esparzak osatu zuen (32:11).
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa