Urola Garaiko Jabekuntza Eskolak bost ikastaro antolatu ditu datozen hiletarako

Denak doakoak dira. Larunbatean hasiko da lehena: 'Teoria eta praktika feministaren historia'.

Arantxa Gonzalez, Garikoitz Aiesta, Koldobike Olabide eta Jon Luqui. / Arg.: Maialen Igartua

Arantxa Gonzalez, Garikoitz Aiesta, Koldobike Olabide eta Jon Luqui. / Arg.: Maialen Igartua

Datozen hilabeteetarako programazioa aurkeztu du gaur Urola Garaiko Jabekuntza Eskolak. Aurkezpenean izan dira Arantxa Gonzalez Zumarragako zinegotzia, Garikoitz Aiesta Ezkio-Itsasoko alkatea, Koldobike Olabide Legazpiko alkatea eta Jon Luqui Urretxuko alkatea. Jabekuntza Eskolaren helburua “emakumeen bizimodua hobetzea” dela adierazi dute. Bide horretan, doako bost ikastaro antolatu dituzte ekainera bitartean. Izena emateko, idatzi jabekuntzaeskola@gmail.com helbidera edo deitu 943 72 56 42 telefonora. IKASTAROAK:
  • Teoria eta praktika feministaren historia. Martxoaren 19tik urriaren 29ra, larunbatetan. 30 ordu.
  • Edertasunez zahartuz. 60 urtetik gorako emakumeei zuzenduta. Apirilaren 11n hasiko da. Inma Merino eta Itziar Gandia psikologoekin.
  • Zaintza sostenigarri baterako jakintzak berreskuratuz. Medikuntza naturala. Maiatzak 14 eta 18. Alaitz Mañesekin.
  • Autodefentsa feminista tailerra. Eraso sexisten aurrean defendatzen ikasteko tailerra. Otsailak 26 eta 27, Zumarragako jubilatuen etxean. Emagin elkartearekin.
  • Emakume musulmanentzako jabekuntza. Identitate musulmana mantenduz, genero berdintasunean sakontzeko tailerra. Martxoaren 17tik aurrera, hileko azken ostegunetan. Hajar Samadik dinamizatuko du.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa