Presoen elkartasun jardunaldian herri bazkaria eta kontzertuak
Beasaingo hainbat taldek elkarlanean antolatutako Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko II. Elkartasun Jaialdiaren barruan, bihar, 19:30ean, elkartasun elkarretaratze ibiltaria egingo dute Loinazko San Martin plazatik Bideluze plazara. Perfoman...
Larunbata izango da Elkartasun jardunaldiko egun nagusia. 11:00etan Hartu trena! dinamika aurkeztuko du Sarek anbulatorio parean.
13:00etan, kartzelari buruzko Burdin hariak zainetan gogoeta musikatua, eta 14:00etan herri bazkaria egingo dute plaza azpian. Gaur da bazkariko txartelak erosteko azken eguna; Arrano, Xuber eta Irizar tabernetan eros daitezke.
Kontzertuak
Arratsaldean kontzertuak egingo dituzte: 17:30ean Arranon Zesura, 18:30ean Jalkin Colapso eta 19:30ean Xuberren Mantalano taldeak ariko dira. 22:30etik aurrera, berriz, gaztetxean, Kaos Urbano, Northern Pride eta Trip taldeen kontzertuak izango dira.













