Arcelor Mittaleko langileek asteazkeneko greba bertan behera utzi eta giza katea egingo dute

Arcelor Mittaleko langileek asteazkeneko greba bertan behera utzi dute, ordurako lantegian ez delako ekoizpen lanik egongo. Izan ere, ekoizpen lanak asteartean bukatuko dira. Hala ere, mobilizazio eguna izango da. 11:00etan

Arcelor Mittaleko langileek asteazkeneko greba bertan behera utzi dute, ordurako lantegian ez delako ekoizpen lanik egongo. Izan ere, ekoizpen lanak asteartean bukatuko dira. Hala ere, mobilizazio eguna izango da. 11:00etan giza katea egingo dute Urretxu eta Zumarragako kaleetan eta Goierri garaiko biztanle guztiak parte hartzera gonbidatu dituzte. 13:00etatik 15:00etara, berriz, kontzentrazioa egingo dute lantegiaren aurrean. Goierri garaiko biztanleei barkamena eskatu diete, greba deialdiak sortu ahal izan dituen buruhausteengatik. Bestalde, eskerrak eman dizkiete orain arte eskainitako babesagatik.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa