Arri BKLko infantil mutilek Gipuzkoako finala jokatuko dute bihar Orioren aurka Antzizarren

Lauko finaleko bigarren finalerdian 58-54 irabazi diete beasaindarrek Azpeitiako Iraurgi saskibaloi taldekoei

Beasaingo Arri BKLko infantilek gaur Antzizarren jokatu dute partidaren irudia. Arg./I. Gurrutxaga

Beasaingo Arri BKLko infantilek gaur Antzizarren jokatu dute partidaren irudia. Arg./I. Gurrutxaga

Arri BKLko infantil mutilek Gipuzkoako txapelketaren finala jokatuko dute bihar Antzizar kiroldegian Orioren aurka (12:00). Lauko finaleko bigarren finalerdian 58-54 hartu dituzte mendean beasaindarrek Azpeitiko Iraurgiko mutilak, eta horrenbestez, aukera paregabea dute etxean bertan Gipuzkoako titulua lortzeko. Biharko finalaren ondoren, datozen bi asteburuetan (apirilak 30-maiatzak 1 eta maiatzaren 7 eta 8an) Gipuzkoako beste bi Lauko final hartuko ditu Antzizar kiroldegiak.    
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa