GRAVNI txapelketako partidak, gaur eta bihar Beloki pilotalekuan
Gaur eta bihar GRAVNI txapelketako finalaurreak jokatuko dira Zumarragako Beloki pilotalekuan. Gaurko jaialdia 17:00etan hasiko da. Neskek pala partidak jokatuko dituzte, gomazko pilotarekin. Lehenengo partida Gipuzkoako eta Nafarroako gazte mailako
Gaur eta bihar GRAVNI txapelketako finalaurreak jokatuko dira Zumarragako Beloki pilotalekuan. Gaurko jaialdia 17:00etan hasiko da. Neskek pala partidak jokatuko dituzte, gomazko pilotarekin. Lehenengo partida Gipuzkoako eta Nafarroako gazte mailako ordezkariek jokatuko dute, bigarrena Gipuzkoako eta Nafarroako 22 urte azpikoek eta hirugarrena Gipuzkoa eta Bizkaiko seniorrek. Bihar, 11:00etan, frontenis txapelketako finalaurretako bat jokatuko dute: Arabako eta Nafarroako senior mailako mutilek jokatuko dute.