Imanol Inza eta Aintzine Kerejeta irabazle Korostiko igoera bertikalean, Legazpin

Korrikalariak banaka abiatuko dira Legazpiko Euskal Herria plazatik. Arg./I. Gurrutxaga

Korrikalariak banaka abiatuko dira Legazpiko Euskal Herria plazatik. Arg./I. Gurrutxaga

Legazpiko Gazte Asanbladak antolatutako Korostiko II. Igoera Bertikala Imanol Inzak eta Aintzine Oiarbidek irabazi dute. Inzak 22 minutu 35 segundo behar izan ditu 2,8 kilometroko ibilbidea eta 550 metroko desnibela duen proba herrikoia irabazteko, eta errekor berria jarri du. Iazko irabazleak, Jon Telleriak, 23 minutuan egin zuen bidea. Aintzine Oiarbidek, berriz, 32 minutu eta 58 segundoan osatu du bidea. Aurten, 32 lasterkarik parte hartu dute, horietatik lau emakumezkoak. Iaz 25 lagun izan ziren. Lehenengo neskak eta mutilak txapel bana jaso dute. Bigarrenek eta hirugarrenek, garaikurra. Parte hartzaile guztiei kamiseta bat oparitu diete.
Sailkapena Mutilak 1.- Imanol Inza (22 minutu eta 35 segundo) 2.- Beñat Katarain (22 minutu eta 37 segundo) 3.- Gaizka Romero (23 minutu eta 25 segundo) Neskak 1.- Aintzine Kerejeta (32 minutu eta 58 segundo) 2.- Maider Pagola (34 minutu eta 8 segundo) 3.- Eresti Oiarbide (36 minutu eta 10 segundo)
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa