
Iker Irribarria pilotari aramarra, Arretxe II.aren aurka, Eibarren // Arg: Carlos Mediavilla
Iker Irribarriak nahikoa izan zituen 26 minutu mendean hartzeko Jon Jaunarena.
2-22 irabazi zuen aramarrak atzo igandea Sorian jokatu zuten partidan, eta Buruz buruko txapelketako final-laurdenetan sartu da Irribarria. Larunbatean
Aimar Olaizolaren aurka jokatuko du Iruñeko Labriten. Txartelak
hemen eros daitezke.
Hasi eta berehala hamabi tantoko aldea hartu zuen (0-12) aramarrak. Partida guztian zehar jaun eta jabea izan zen Irribarria, aukerarik gabe utziz Jaunarena. Guztira, 112 pilotakada jo zituzten.