Udalak jubilatuen etxe azpiko lokala erosiko du

Zumarragako Udalak jubilatuen etxe azpiko lokala (egun Aquarbek erabiltzen duena) erostea eta jubilatuen etxea zaharberritzeko obraren lehen fasea Altuna eta Uria enpresak egitea  onartu du gaur arratsaldeko osoko bilkuran. Lokalagatik

Zumarragako Udalak jubilatuen etxe azpiko lokala (egun Aquarbek erabiltzen duena) erostea eta jubilatuen etxea zaharberritzeko obraren lehen fasea Altuna eta Uria enpresak egitea  onartu du gaur arratsaldeko osoko bilkuran. Lokalagatik 160.000 euro ordainduko ditu. Maiatzaren 6an ekintzak etengo dituzte eta ondoren obraren lehen fasea hasiko da. Hiru hilabeteko epea izango du. Aipatzekoa da gaurko osoko bilkuran zinegotziek Arcelor Mittalen itxieraren aurkako kamisetak eraman dituztela soinean. Alkateak elkartasuna adierazi die langileei, korporazio guztiaren izenean.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa