Aralarko narrasti eta anfibio fauna ezagutzeko txangoa egingo dute igandean
Aralarko Parketxe Hedatuak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak txango berezia antolatu dute, iganderako. Aralarko narrastiak eta anfibioak ikusteko modua izango da, ibilaldi gidatuan. Ander Izagirre adituarekin joango dira Lareo urtegira, hango narrasti fau...
Joan nahi dutenak igandean 10:00etan abiatuko dira, oinez, Lizarrustiko parketxetik. 13:30ean da itzulera. Adin guztietako pertsonentzat egokia dira bai txangoa, bai azalpenak.
Bakoitzak 5 euro ordaindu behar du. Tokia hartzeko aurrez hots egin behar da (943 18 03 35 edo 688 895 069) edo idatzi (barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net).












