Gipuzkoa Zutik dinamikari buruzko bilera, Urretxun
URRETXU // Gipuzkoa Zutik dinamikari buruzko Goierri mailako asanblada egingo dute ostegunean, 18:00ean, gaztetxean. Gipuzkoako Zutik dinamikaren helburua egungo eredu soziopolitikoaren alternatibak asmatzea da. Horretan ari dira Donostian maiatzaren 2...
URRETXU // Gipuzkoa Zutik dinamikari buruzko Goierri mailako asanblada egingo dute ostegunean, 18:00ean, gaztetxean. Gipuzkoako Zutik dinamikaren helburua egungo eredu soziopolitikoaren alternatibak asmatzea da. Horretan ari dira Donostian maiatzaren 29a geroztik. Donostian dinamika hori pizten ari den «ilusioa» ikusirik, herrietara zabaltzea erabaki dute.