Ahal Duguk ekitaldia egin du Ordizian hauteskundeei begira
Ahal Dugu alderdi politikoak ekitaldia egin zuen atzo Ordiziako Barrena Kultur Etxean. Bertan izan ziren aurreko hauteskundeetan Senaturako aukeratuak izan eta oraingo hau- teskundeetan ere Senaturako hautagai diren Josetxo Arrieta, Pilar Garrido eta M...
Ezagutu Senatua eta Kongresua izenburuarekin burutu zen mahai inguruan ikusleei ere eman zitzaien hitza.
Senatuaren garrantzia
Legeak egin edo desegiteko garaian bi ganbaren garrantzia azpimarratu zuen Miren Gorrotxategi Ahal Dugu alderdi politikoaren Senadoreak. «Nahitaezkoa da Senatuan ere lekua izatea» gehitu zuen. «Momentu honetan PPk dauka gehiengo absolutoa eta horrek blokeatu egiten du gainontzeko alderdien lana». Hori dela eta, «nahiz eta gu 26 senadore izan eta EAJ 6, Senatuko mahaian tokia kendu zigun PPk» gehitu zuen.
Konstituzioaren aldaketa
Senaturako hautagaia den Pilar Garridok, «Senaturik ez badago, ezin da konstituzioa aldatu» nabarmendu zuen. Gauzak «aldetik aldera aldatu» behar direla gehitu zuen, eta politika egiteko modeloak berrikuntzak behar dituela. «Modeloa margotzearekin ez da nahikoa» erantsi zuen.
Josetxo Garrido iruzur eta ustelkeriaren inguruan aritu zen: «Ustelkeria da nagusi toki guztietan. Egun, ez dago demokraziarik. Ahal Duguk gobernu aldaketa bat eskatzen du gaur egungo egoerarekin amaitzeko»













