Herriko udalekuan 36 haur hasi dira, udako aisia-jolasetan
GABIRIA // Astelehenean hasi zen Gabirian udako udaleku irekia, udalak antolatuta. Ekainaren 27tik uztailaren 22ra garatuko dituzte haurrentzat aisialdiko programak eta jarduerak, herrian bertan. 36 haurrek eman dute izena, eta lau begiralek gidatuko d...
GABIRIA // Astelehenean hasi zen Gabirian udako udaleku irekia, udalak antolatuta. Ekainaren 27tik uztailaren 22ra garatuko dituzte haurrentzat aisialdiko programak eta jarduerak, herrian bertan. 36 haurrek eman dute izena, eta lau begiralek gidatuko dute udalekua. Goizean 10:00etatik 12:30era ibiliko dira, aste egunetan, egunero. 09:00etan joateko aukera dago.