Ataundik Donostiako Zinemaldira joango dira, gaur zortzi
ATAUN // Ataundik irteera antolatu dute Donostiara, Zinemaldiko Euskal Zinemaren Egunean, irailaren 20an, autobusean. Bi film ikusiko dituzte. 40 sarrera daude; pertsonako 15 euro da. Izena eman daiteke (943 18 00 11; herriantzokia@gmail.com).












