Hiru ikastaro jarri ditu aukeran Ataungo Udalak
ATAUN // Udalak hiru kurtsoren eskaintza egin du. Yoga urriaren 3tik ekainaren 19ra da, astelehenetan (18:30-20:00). Pilates eta hipopresiboak urriaren 4tik ekainaren 22ra, astearteetan goiz edo arratsalde, eta ostegunetan. Aerobica urriaren 3an hasiko...
ATAUN // Udalak hiru kurtsoren eskaintza egin du. Yoga urriaren 3tik ekainaren 19ra da, astelehenetan (18:30-20:00). Pilates eta hipopresiboak urriaren 4tik ekainaren 22ra, astearteetan goiz edo arratsalde, eta ostegunetan. Aerobica urriaren 3an hasiko da, ekainaren 22ra arte; astelehen eta ostegunetan emango dute (18:30-19:30), San Gregorion. Gutxienez 8 lagun behar dira. Izena irailaren 29ra arte eman liteke, udaletxean.