'Go!azen'-ek beste bi saio ere egingo ditu Lazkaon, hilaren 9an
LAZKAO // Go!azen telesaileko aktoreek Lazkaon beste bi ikuskizun egingo dituzte. Lehenik iragarritakoak otsailaren 10ean dira —sarrerak asteartean saldu ziren, denak agortzeraino—. Eskaria ikusita, udalak otsailaren 9rako, osteguna, beste ...
LAZKAO // Go!azen telesaileko aktoreek Lazkaon beste bi ikuskizun egingo dituzte. Lehenik iragarritakoak otsailaren 10ean dira —sarrerak asteartean saldu ziren, denak agortzeraino—. Eskaria ikusita, udalak otsailaren 9rako, osteguna, beste bi saio antolatu ditu (18:00 eta 20:00). Sarrerak gaur eta astelehenean salduko dituzte, Arerian (17:30-20:00), pertsonako 4 gehienez.