Belabietako itzulia egingo dute igandean lazkaotarrek
LAZKAO // Amalur elkarteak eta San Benito ikastolak kurtsoko 11. mendi irteera Tolosaldera egingo dute, igandean. Belabietara joango dira: Tolosatik Izaskunera, Uzturre (735m) eta Belabieta (705m) igo, eta atzera Izaskunera. 3:40 orduko iraupena du, 12...
LAZKAO // Amalur elkarteak eta San Benito ikastolak kurtsoko 11. mendi irteera Tolosaldera egingo dute, igandean. Belabietara joango dira: Tolosatik Izaskunera, Uzturre (735m) eta Belabieta (705m) igo, eta atzera Izaskunera. 3:40 orduko iraupena du, 12 km luze eta 600 metroko desnibela. Izena ostiralean 14:00etarako eman behar da (636 979 154, amalur.me@ gmail.com).