Bi-Tartean merkatari elkartearen stock azoka Urretxun
Asteburu honetan Bi-Tartean merkatari elkartearen stock azoka egingo dute Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Azoka gaur, bihar eta etzi irekiko dute. Gaur 16:30etik 20:30era, bihar 10:30etik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era eta igandean 11:00etatik 14:0...
Urretxu eta Zumarragako 20 merkatarik parte hartuko dute Bi-Tarteanen stock azokan: Natalietta, Naif Concept Store, Claket, Boca-Boca, Maraï&Nkn, Arku, Hamahiru eta Susi arropa dendek, Txiki zapata-dendak, Xarmanki edergintzak, Titare lentzeriak, Bidegorri eta Zerki kirol-dendek, Aitxu paper-dendak, Instituto Opticok, Baby, Kimukid, Kux-Kux eta Mentxu y Jone haurrentzako jantzi-dendek eta Itak osagarri-dendak.
Zozketak
Antolatzaileek haurrentzako jolas gunea jarriko dute Ederrena pilotalekuan eta, gainera, azokako erosleen artean lau afari zozkatuko dituzte. Zozketa igan-dean egingo dute, azokan bertan. Afari bakoitza 50 euroan baloratua dago.
Stock azoka ez da Urretxu eta Zumarragako Bi-Tartean merkatari elkartekoek eskuartean duten ekimen bakarra. Gaur, elkartearen topagunean, 50 euroko hamar erosketa bale zozkatuko dituzte.
Zozketa honetan otsailaren 24tik hona kanpainari atxikitutako dendetan erosketa tiketean izena eta telefono zenbakia jarri dutenek parte hartuko dute.












