Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Atzegik 400 kirolari bilduko ditu igandean, VI. Kirola Elkarrekin jardunaldian

Legazpi
GizarteaKirola

Atzegik antolatzen du. Desgaitasun intelektuala dutenak eta ez dutenak elkarrekin arituko dira. Sei kirol landuko dituzte, aurten barruko bizikletan ere jardungo dira

2017/03/08
Miriam Luki
Kirola_Elkarrekin Datorren igandean Kirola Elkarrekin jardunaldiaren VI. ekitaldia izango da Legazpiko Bikuña kiroldegian. Atzegik antolatzen du eta honezkero 413 kirolarik izena eman dutela aurreratu dute. Kirolariok Gipuzkoatik, Arabatik eta Bizkaitik iritsiko dira igandean Legazpira. Bertakoak ere izango dira. 2007. urtean ekin zioten ekintza hau antolatzeari. Legazpiko Igeriketa taldeak zer edo zer egiteko eskaera egin zion Atzegiri, izan ere, igeriketa klubekoek betidanik landu dute kirol inklusiboa eta desgaitasun intelektuala duten kirolariak taldean izan dituzte. Igeriketaz gain kirol gehiago batzeko ideiari forma eman ziotela dio Oscar Carcedo Atzegiko aisialdi zerbitzuko eta gizarte parte hartzeko arduradunak, «futbola eta mendi-ibiliak sartu genituen. Aurten sei kiroletan arituko dira kirolariak». Berritasun gisa barruko bizikleta gehitu dute. «Gure helburua kirolaren bitartez gizarte inklusioa lortzea da. Desgaitasunak dituztenak eta ez dituztenak elkarrekin kirolean aritu daitezen nahi dugu, elkar ezagutzea da inportanteena». Legazpin izango diren larehundik gora kirolari horietatik %80 bat desgaitasunak dituztenak dira eta besteak ez dituztenak; «portzentaje hori orekatuz joatea nahi dugu eta desgaitasunik ez dituztenak gero eta gehiago izatea». Eguneko egitaraua Igandeko egitarauan hiru hitzordu nagusi daude. 09:30ean, Bikuña kiroldegitik aterata, mendi martxa egingo dute Aztiri aldera abiatuta. 10:00etan igeriketa, futbola, pala, barruko bizikleta eta bola txapelketa izango dira. 13:30etik aurrera gizarte zen-troan bazkaria eta dantzaldia izango dira. Egunaren antolaketan Legazpiko erakunde zein elkarte ugarik parte hartuko dute laguntza emanda zein boluntario lanak eginda.
  • Legazpiko Txolartek berriro ireki ditu ateak, hiru boluntariok izena eman eta gero

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Hauteskundeak

Udal hauteskundeak Foru hauteskundeak
Mapa ikusi
Datu guztiak

Herri zerrenda

    Azken 3 egunetako irakurrienak

     

     

    Azken berriak

    Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

    Harpidetu

    Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

    Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

    Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

    Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

    • 943 16 00 56
    • goierri@hitza.eus
    • Oriamendi, 32 – BEASAIN
    • Nor gara
    • Argitalpen politika
    • Aniztasun politika
    • Pribatutasun politika
    • Cookieak
    Babesleak:
    Hasi saioa HITZAkide gisa

    Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

    HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

    Zure kontua ongi sortu da.

    Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
    Zure kontua berretsi gabe dago.
     
     
     
    (Pasahitza ahaztu duzu?)
     
     
    SARTU
     
    Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
     
    (Identifikatu)
     
     
     
     
    BIDALI
     

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

    HITZAkide izan nahi dut
    Aldatu zure pasahitza
    Pasa hitza ondo aldatu da.
     
     
     
     
     
     
     
    Aldatu
     
    Oraindik ez zara HITZAkide?

    Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

    HITZAkide izan nahi dut