Legazpiko Stock Azokan hamar saltokik parte hartuko dute bihar
Ilinti merkatari elkarteak Stock Azoka antolatu du biharko. 10:00etatik 20:00etara irekiko dituzte Azokan jarriko dituzten postuak. Legazpiko hamar saltokik euren produktuak eramango dituzte.Stock Azokan honako saltokiek parte hartuko dute: Poxpolin et...
Stock Azokan honako saltokiek parte hartuko dute: Poxpolin eta Urkiola haurren arropa dendek, Urcelay eta Idoia oinetako dendek, Eider Kirolak, Egoki osagai dendak, Nahigo eta Kuka’s arropa dendek eta Jokine zein Nuñez lentzeria dendek.
Bihar saltokietan erosten diren produktuak ezingo dira aldatu. Orain artean harrera ona izan dute Legazpin egindako Stock Azokek. Saltzaileentzat dendetan duten soberakinei bidea emateko aukera da eta erosleentzat maukak topatzekoa.
Egun Ilintiren barruan 49 saltoki daude.












