Alderdien arteko desadostasunak hainbat proiektu geldituta ditu
Inbertsioen atalak beste behin ere azaleratu ditu desadostasunak alderdien artean. Oiangu parkean eta Majori kirol gunean hobekuntzak egingo diraOrdiziako udaletxean, hileko azkeneko ostegunetan egin ohi diren osoko bilkurak kolore beretsua ari dira ha...
Inbertsioen atalak beste behin ere azaleratu ditu desadostasunak alderdien artean. Oiangu parkean eta Majori kirol gunean hobekuntzak egingo dira
Ordiziako udaletxean, hileko azkeneko ostegunetan egin ohi diren osoko bilkurak kolore beretsua ari dira hartzen; udalbatza osatzen duten taldeen artean ez dira ados jartzen eta eztabaida luzeak izaten dituzte. Pasa den astekoak hiru ordu eta erdiko iraupena izan zuen eta beste behin ere, inbertsioak izan ziren esateko gehien sortu zutenak.2017rako aurrekontuetako inbertsioen atalean alderdien artean dauden desdostasunek, hainbat udal proiektu geldituta dituzte, herriko plan orokorra edota parking baten eraikuntza, besteak beste. EH Bilduko bost zinegotziek eta Ordizia Oraineko biek gehitzen dituzten zazpi kontrako botoekin, ez zuten aurrera egin bi proiektuek azken bileran.
Plan orokorrari dagokionez, EH Bilduko Adur Ezenarrok garbi utzi zuen «proiektua bere osotasunean ongi ezagutu arte» baietzik ez diotela emango eta «informazio nahikorik gabe» puntu hori ezingo dutela onartu nabarmendu zuen. Jose Migel Santamaria alkateak esandakoaren arabera, «Ordiziak urte asko daramatza plan orokorrik gabe eta beharrezkoa da aurrera ateratzea».
Alderdien desdostasuna haserrea pizten ari da herritarren artean. Osoko bilkuran izan zen Altamirako bizilagun batek «alderdiak alde batera utzi eta herritarren alde lan egiten hasteko» eskatu zion udalbatzari.
Beste hainbat puntutan, ordea, adostasuna lortu zuten: Oiangu parkeko edo Majoriko hobekuntzetan, aisialdiko baratzeak egiteko edota Altamira auzoko proiektua egiteko txosten baten eskaeran, besteak beste.












