Amaren besoetatik urrun
Idoia Mendizabal preso ordiziarra eta Amets bere semea banandu egin ditu espetxe politikak, haurrak 3 urte bete dituenean. Hori salatzeko Salatzen dut! eguna egin duteMaiatzaren 29an hiru urte bete zituen Ametsek. Picassenten (Valentzia) preso dagoen I...
Idoia Mendizabal preso ordiziarra eta Amets bere semea banandu egin ditu espetxe politikak, haurrak 3 urte bete dituenean. Hori salatzeko Salatzen dut! eguna egin dute
Maiatzaren 29an hiru urte bete zituen Ametsek. Picassenten (Valentzia) preso dagoen Idoia Mendizabal ordiziarraren semea da Amets. Maiatzaren 29an bertan ekarri zuten haurra Mendizabalen senideek Ordiziara. Espainiako legediak agintzen du adin hori betetzerakoan umeak kartzela utzi behar duela. Aurrerantzean, haurrak 1.200 kilometroko joan-etorriko bidaia egin beharko du Picassentera gura-soak ikusi ahal izateko aita ere han dago. Egoera hori salatzeko, Salatzen dut! eguna egin zuten larunbatean Mendizabalen jaioterrian, Ordizian, Sarek antolatuta, egun osoko egitarauarekin.Ordiziako Sareren arabera, orain arte «Amets amarekin eta aitarekin egon da Picasesenteko espetxean, Valentzian». Idoia eta semea «uneoro egon dira elkarrekin haurra jaio zenetik, eta aitak eta hirurek elkarrekin egoteko aukera ere izan dute, astean bizpahiru alditan, euskal pre-soek jasaten duten espetxe erregimen berezian izan bada ere».
Hori, ordea, aldatu egin da eta aurrerantzean «amaren familiarekin biziko da haurra», Ordizian, 600 kilometroko distantziak banatuta eta gurasoak Picassenten geldituko dira, «sakabanaketa politikaren eraginez, semearengandik, familiarengandik eta jaioterritik urrun».
Hori dela eta, «Idoia Mendizabal eta Jon Gonzalez (Ametsen aita), Euskal Herriko kartzelaren batera ekartzea» eskatzen du Sarek, «humanoa, oinarrizkoa eta ezinbestekoa» dela uste baitute. Horrez gain, «haien eskubidea, eta ez hori bakarrik, Ametsen eskubidea ere» badela nabarmendu dute. Hala, «semeak amarekin duen harremana ez litzateke hain modu bortitzean etengo».












