Gabiria kide eginda, Uema elkartean daude jada Goierriko udalerrien erdiak
Mankomunitateak larunbatean Zestoan egindako batzarrean onartu dute Gabiria kide, Igorrerekin batera. Erabilera gutxitzen ez uztea da Gabiriaren xede nagusia, arnasgune izaten segitzekoGoierriko 23 udalerrietatik erdia dagoeneko Udalerri Euskaldunen Ma...
Mankomunitateak larunbatean Zestoan egindako batzarrean onartu dute Gabiria kide, Igorrerekin batera. Erabilera gutxitzen ez uztea da Gabiriaren xede nagusia, arnasgune izaten segitzeko
Goierriko 23 udalerrietatik erdia dagoeneko Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (Uema) kide dira. Azkena sartzen Gabiria izan da. Elkarteak larunbat goizean Zestoako (Gipuzkoa) bainuetxean egindako batzar nagusian onartu zuen kidetzat, Igorrerekin (Bizkaia) batera. Bi horiek sartuta, 84 udalerri daude guztira Ueman, eta 245.000 bizilagun dauzkate denen artean.Horien artean daude Goierriko 12 udalerri —Ezkio eta Itsaso, bereizi arren, biek segitzen dute kide izaten—. Guztira 8.716 bizilagun dituzte, eskualdeko biztanleriaren %12,5.
Erabilera behera Gabirian
Gabiriako Udalak otsailean onartu zuen, aho batez, Uemako kide izateko eskaria egitea. Batzar nagusira Iñigo Igartzabal zinegotzia joan zen udalaren ordezkari, eta hark egin zuen sarrera-hitzaldia.
Azken urteetan herrian euskararen erabilera jaitsi izanak «kezka» eragin duela aitortu du. «Ezagutzak eta erabilerak egin dute behera. Arnasguneen tailerrean —azken hilabeteotan garatu dute— konturatu ginen jendeari kosta egiten zaiola sinistea nola den posible horren datu kaskarrak izatea».
Erabilerari eustea da erronka, orain. Diagnosi bat egin dute, eta neurriak zehaztuko dituzte orain. San Joan bezperan ekitaldiren bat ere egin nahi dute.
Ueman sartuta, antzeko egoeran dauden udalerrien sarea osatzea «ezinbestekotzat» jo du Igartzabalek, «ikasteko eta lan egiteko» jarrera erakutsita.












