Olaberriko Udalak osoko bilkura egingo du gaur arratsaldean
OLABERRIA // Olaberriko udalbatza gaur 18:00etan elkartuko da, ohiko osoko bilkuran, udaletxean. Herribasoko kale izendegia, Hornitegia eremuaren xehetasun azterlana eta kreditu aldaketa bat onartuko dituzte, baita 2016ko kontu orokorra ere.












