Abenduaren 9ko Parisko mobilizazioa aurkeztuko dute gaur Igartzan
Goierriko Sarek antolatuta, gaur, 19:00etan, Igartzako jauregian, abenduaren 9an Parisen presoen alde egingo den mobilizazioaren aurkezpen hitzaldia egingo dute Mixel Berhokoirigoienek (Bake Artisaua), Teresa Todak (Bakerako Foro Soziala) eta Emili Mar...
Goierriko Sarek antolatuta, gaur, 19:00etan, Igartzako jauregian, abenduaren 9an Parisen presoen alde egingo den mobilizazioaren aurkezpen hitzaldia egingo dute Mixel Berhokoirigoienek (Bake Artisaua), Teresa Todak (Bakerako Foro Soziala) eta Emili Martinek (Bagoaz). «Presoei aplikatuak diren salbuespen neurri onartezinak kenduak izatea, presoen hurbilketa eta elkarretaratzea, gaixorik dauden presoen askatzea, eta baldintzapeko edo behin-behineko askatasun neurriak» hartzea eskatzen die Parisko gobernuari.
Autobusa Beasaindik
Abenduaren 9an Parisera joateko autobusa antolatu dute Beasaindik ere; Arrano tabernan eman behar da izena. Abenduaren 8an, gauean, 22:00etan abiatuko da autobusa.