Desadostasunak medio, tentsioa izan da nagusi Enirio-Aralarko batzarrean
2018rako aurrekontua eta inbertsioak onartu ditu Enirio-Aralar mankomunitateak. 15 udalerritatik zazpik ez dute batzarrean dagokien eserlekua bete, tentsioa ez areagotzeko asmozOrdiziako Artzain Egunarekin batera egin zuten asteazken arratsaldean Eniri...
2018rako aurrekontua eta inbertsioak onartu ditu Enirio-Aralar mankomunitateak. 15 udalerritatik zazpik ez dute batzarrean dagokien eserlekua bete, tentsioa ez areagotzeko asmoz
Ordiziako Artzain Egunarekin batera egin zuten asteazken arratsaldean Enirio-Aralar mankomunitatearen batzarra. Gai zerrenda luzea zen, tartean hiru gai garrantzitsu: 2018ko aurrekontuaren hasierako onarpena; 2018rako egingo diren inbertsio zehatzen onespena; eta interes berezia sortu zuen hirugarren puntu bat, Iñaki Aizpuru Itsasondoko ordezkariak Enirio-Aralar mendietako larreen emakidarako abeltzain batzuek egin duten urraketei buruz aurkeztutakoa. Aurrekontua eta inbertsioak aurrera atera ziren; beste puntua ordea, mahai gainean gelditu zen.Batzar aretoa goraino bete zen, Artzain Eguna izateak ere ziurrenik izan zuen horretan eragina. Publikoa ugari bai, baina 15 udalerrietako ordezkarietatik zazpik ez zuten haien eserlekua bete. Bertan izan ziren Ordiziako ordezkari eta man- komunitateko lehendakari Jose Migel Santamaria eta Lazkao, Beasain, Abaltzisketa, Gaintza, Amezketa, Arama eta Altzagako ordezkariak. Falta zirenak ordea, Itsasondo, Legorreta, Orendain, Zaldibia, Ikaztegieta, Ataun, Baliarrain eta Legorreta.
Oso esanguratsua izan zen agertu ez izana eta badu gainera zergatia, izan ere, asteazken goizean udaletxe parean elkarretaratzea egin zuten Aralarko Baserritarren elkarteak deituta. Bertan, garbi irakur zitekeen pankarta zuten: Iñaki Aizpuru eko-urbaniten buru, Aralarko abeltzaintza suntsitzea helburu. Aizpuru, Enirio Aralar manko- munitatean Itsasondoko ordezkaria da (EH Bildu).
Gertakari horren aurrean, EH Bildutik ondorengoa jakinarazi dute: «Itsasondoko markaje pertsonala ez da onargarria. Egoera ikusita, tentsioa gehiago ez handitzeko batzarrera ez azaltzea da erabakia». Horrez gain, hurrengo egunetan «irakurketa sakonagoa» egingo dutela adierazi dute.
Erregu-galderetan liskarra
Azaleko itxura lasaia bazirudien ere, tentsioa segituan usaindu zitekeen eta erregu eta galderen tartea iritsi zenean lehertu zen guztia. Publikoan Ararlako kudeaketaren inguruan iritzi oso desberdinak dituzten aldeak zeuden, eta garbi zegoen lehenago edo beranduago tentsioa azaleratuko zela. Bertan zeuden Baserritarren Elkarteko kideak, Landarlan Ingurumen elkartekoak eta beste hainbat eta hainbat herritar.
Erregu-galderetan, Edurne Huesa Landarlaneko kideak eskatu zuen hitza. Santamariak ordea, udalbatzan agertu ziren Baserritarren Elkarteko kideei eman zien hitz egiteko txanda lehenik. Lehendakariaren erabakiak tentsioa handitu baino ez zuen egin. Baserritarrek, goizean Santamariariari egindako omenaldian kantatutako bertsoa abestu zuten berriro. Huesak, hitz egiteko txanda lehenengo eskatu eta eman ez izana leporatu zion lehendakariari eta ondoren hainbat eskaera egin zituen. Horien artean, «aurrekontuak direla eta, proposamenak egiteko mankomunitateari eragile guztien partaidetza bermatzea» eskatu zuen.
Izandako tentsioaren erakusle garbia da, batzarraren une jakin batean, Ordiziako alkateari zentsura mozioa aurkeztearen ideia atera izana publikoan zegoen Mila Sukia Ordizia Oraineko ordezkariak.












