Julen auzipetuaren aldeko elkartasun ekintzak festetan
POLITIKA // Maiatzaren 21ean eta 23an Madrilgo Auzitegi Nazionalean epaituko duten Julen gazte beasaindarrari elkartasuna adierazteko eta bere absoluzioa eskatzeko, gaurko eta asteleheneko pilota partidetara Jln kamisetarekin joateko deia egin dute. B...
POLITIKA // Maiatzaren 21ean eta 23an Madrilgo Auzitegi Nazionalean epaituko duten Julen gazte beasaindarrari elkartasuna adierazteko eta bere absoluzioa eskatzeko, gaurko eta asteleheneko pilota partidetara Jln kamisetarekin joateko deia egin dute. Bestetik, kazola jotzeak egingo dituzte txosna gunetik abiatuta, bihar 24:00etan eta astelehenean, 19:00etan. Ostegunetan, elkarretaratzea egingo dute 19:30ean, Bideluze plazan.