Aloña Muñoa eta Maitane Sagastume preso ohiak Arrano elkartean ariko dira. Larunbatean herri bazkaria, tatuaje saioa eta kontzertuak antolatu dituzte

Preso egondako emakumeek 2016ko abenduan Usurbilen egindako agerraldia // Argazkia: Noaua
Euskal presoen eta Madrilgo Auzitegi Nazionaleko epaiaren zain dagoen Julen Prado Beasaingo gazte auzipetuaren aldeko elkartasun astea antolatu dute Beasainen, gaur hasi eta larunbatera bitartean.
Gaur, 19:30ean, Arrano kultur elkartean,
Emakumea eta kartzela gaiaz hitzaldia eskainiko dute bi preso ohik: Aloña Muñoa segurarrak eta Maitane Sagastumek. Era berean,
Altsasukoak Aske argazki erakusketa ikusgai izango da Arrano tabernan, ekainaren 3ra bitartean.
Bestetik, ostiralean, 19:30ean,
Jln aske, presoak etxera lelopean, elkarretaratzea egingo dute Bideluze plazan.
Larunbaterako, berriz, egun osoko egitaraua prestatu dute. 10:30etik 18:30era, elkartasunezko tatuajeak egingo dituzte Behin Betiko dendan. Bederatzi tatuatzailek hartuko dute parte egitasmoan. Txandak larunbatean bertan hartu beharko dira. Piercing-ak egiteko aukera ere izango da. 12:00etan, berriz, lagun arteko herri kirol saioa egingo dute Bideluze plazan. Sokatiran, txingak eramaten eta aizkoran ariko dira parte hartzaileak.
14:30ean, plazako eskaileretan, elkartasun argazkia aterako dute eta 14:45ean, herri bazkaria egingo dute Loinazko San Martin plaza azpian. Txartelak Arrano, Irizar eta Hiruki tabernetan erosi behar dira osteguna baino lehen. Langileen txartelak 12 euro balio du, eta langabetuenak 8 euro. Bazkalondoren, Aratz Igartzabal gabiriar eta Mikel Tapia ataundar bertsolarien saioa izango da.
Kontzertuak
Arratsaldetik aurrera, azkenik, kontzertuak izango dira, goizaldera arte: batetik, 17:30ean, Arrano eta Hiruku tabernetan Lur J, Peputz eta Nork Zer; eta bestetik, 22:30ean, gaztetxean, Bake Faltsua, Marianitoz Blai, Issuna eta Zurrupurru.