Iazko aurrekontua zertan gastatu duen azaldu du udal gobernuak
Legazpiko udal gobernuak (EAJ) iazko aurrekontuek jasotako kopuruak zertan gastatu dituztenaren berri eman du. Koldobike Olabide alkatearen hitzetan, «kontuak errendatu nahi izan ditugu. Lehenengo aldia da gardentasun ariketa hau egiten dugula legazpi...
Aurrekontuek etapa ezberdinak dituztela eta, lehenik onartu, ondoren egikaritu eta azkenik itxi egiten direla adierazi du alkateak. Hurrengo fase bat ere nabarmendu du, «gastuen kontu ematearena».
Aurrekontuak onartzen direnean egingo diren gastuen eta egongo diren diru sarreren aurreikuspen bat egiten da. Iazko jardueran sarrerak pentsatu baino gehiago izan ziren (290.000 euro inguru) eta gastatzen dena ezin da, alkatearen hitzetan, «aurreikusitako %100 izan». Gauzak horrela, metatzen joaten den diru kopurua soberakin atalera doa. Iazko soberakina ia 587.000 eurokoa da.
Gauzatu diren proiektuak xehatu zituen udal gobernuak, garrantzia berezia emanez aurrekontu parte hartzaileei. Iaz aurreikusitako sei proiektuetatik hiru amaituta daude eta bat amaitu bidean, beste bat egin bidean eta, Mantxolako espaloiko konponketak, zenbait arazo tarteko, ez dituzte orain artean burutu.












