Gazte laguntzaileek irekita daukate diru laguntza eskari epea
LAZKAO // Lazkaoko 20 eta 30 urte arteko gazteei diru laguntza emango die Lazkaoko Udalak, Gobernuz Kanpoko Erakundeekin egiten dituzten garapeneko lankidetza proiektuetarako. Denera 6.000 euro izendatu ditu, eta pertsonako gehienez 2.000 emango ditu. ...
LAZKAO // Lazkaoko 20 eta 30 urte arteko gazteei diru laguntza emango die Lazkaoko Udalak, Gobernuz Kanpoko Erakundeekin egiten dituzten garapeneko lankidetza proiektuetarako. Denera 6.000 euro izendatu ditu, eta pertsonako gehienez 2.000 emango ditu. Lazkaon erroldatuta egon behar du eskatzaileak, urtebete lehenagotik gutxienez. Laguntzak eskatzeko epea urte bukaerara artekoa da, udaletxean. Han hartu behar dira bete beharreko paperak ere.