Euskara ikasteko doakotasuna aldarri
Maizpide euskaltegiko ikasleek eta irakasleek elkarretaratzea egin zuten, ostegun arratsean, barnetegiaren aurreko eskaileretan. Euskara denontzat doan goiburudun pankarta zabaldu, eta euskara ikasteko doakotasuna aldarrikatu dute, Kontseiluak 2017an a...

Maizpide euskaltegiko ikasleek eta irakasleek elkarretaratzea egin zuten, ostegun arratsean, barnetegiaren aurreko eskaileretan.
Euskara denontzat doan goiburudun pankarta zabaldu, eta euskara ikasteko doakotasuna aldarrikatu dute, Kontseiluak 2017an abiarazitako kanpainarekin bat eginda. Euskal Herrian, euskara ikasi nahi duten guztiek, ikasketa hori doan izan behar dutela eskatu dute. «Euskara ikasteko eta ezagutzeko eskubidea denontzat berdina izatea nahi dugu».