Lazkaoko zortzi tabernatan aldi bereko mus txapelketa jokatuko dute
Museko maratoia antolatu dute larunbat arratsalderako, Laz-kaon. Aldi berean, herriguneko zortzi tabernatan banatuta jokatuko da. Batetik bestera ibiliko dira muslari bikoteak, eta denen artean partida bat baino gehiago jokatzeko aukera izango dute.Mus...
Mus txapelketa larunbatean 16:00etan hasiko da. Erlo, Batzokia, Gurutze, Giroa, Orobione, Zelata, Aldasoro Berri eta Usasti tabernetan jokatuko dute. Izen-ematea aurrez egin liteke, bikoteko 10 euro ordainduta, telefonoz (672 426 723, Irati).
Lehen bi bikoteek jasoko dituzte sariak. Irabazleek Etxezuri sagardotegian bi lagunentzat otordua eta Olaberriko karting-ean bi sarrera. Bigarrenek, Pagoa artisau garagardo sorta bat.
Ikasleen ekimena
Mondragon Unibertsitatean Lidertza Ekintzailetza eta Berrikuntza gradua ikasten ari diren ikasle batzuek antolatu dute mus maratoia, enpresa eredu bat sortzeko ariketa gisa. Gabonetan Zumaian egin zuten, 22 bikoterekin. Hango giro onak animatuta, Lazkaon egingo dute orain, horkoak baitira batzuk.












