Feminismoaren aldarria espresio ugariren bidez egingo dute Lazkaon
Bost emakumek Feminismotik saioa onduko dute, bihar, Lazkaon. Feminismoaren aldarria egingo dute, hainbat arte espresio bitarteko hartuta. Manueleneko plazatxoan ariko dira, 22:00etan hasita. Lazkaoko Talde Feministak eta Gerriko elkarteak antolatu dut...
Alaitz Sarasola, Aloña Jauregi, Susana Lopez, Nerea Barandiaran eta Maider Urretabizkaia izango dira parte hartzaileak. Lazkaokoak dira batzuk, Goierriko herrietakoak beste batzuk. Bakoitzak, ohiko duen arte modutik egingo dio ekarpena feminismoari, ikuspegi, arazo, aukera eta kezka ugari plazaratuta.
Musika, bertsolaritza, margolaritza eta beste landuko dituzte, zuzeneko emanaldian.












