Udal Zerbitzuetako koordinatzaile plaza atera dute Lazkaon
LAZKAO // Lazkaoko Udalak Zerbitzuetako koordinatzaile posturako deialdia egin du, gaur egungoa jubilatzen denerako. Plaza jabegokoa izango da, lanaldi osokoa, eta lehiaketa-oposaketa bidez izendatuko dute. Iragarkia GAOn astelehenean argitaratu zen, b...
LAZKAO // Lazkaoko Udalak Zerbitzuetako koordinatzaile posturako deialdia egin du, gaur egungoa jubilatzen denerako. Plaza jabegokoa izango da, lanaldi osokoa, eta lehiaketa-oposaketa bidez izendatuko dute. Iragarkia GAOn astelehenean argitaratu zen, baina Espainiako BOE aldizkarian ateratzen denetik (irailean, ziurrenik) 20 egun egongo dira izena emateko.