Gurutzeko garajeetan, behin betiko izena
Lazkaoko Udalak izendatu du Gurutze 1-2 eta Hirigoien 14-18 etxeen arteko plazatxoan lurpeko garajea eraikiko duen enpresa. Murias enpresa bakarrik aurkeztu zen lehiaketara, eta hark egingo du obra, baita urbanizazio berrikuntza ere. Garajeen salmenta ...
Gurutzeko eremu horretan 34 garaje egingo dira. Salmenta prezioa 21.500 euro gehi %21eko BEZa izango du bakoitzak.
Aurrez, interesa neurtzeko izen-emate bat egin zuen udalak, baina orain behin betiko erosketarako inskripzioa egin behar da, Murias enpresarekin (943 46 70 00). Irailaren 27a da izena emateko azken eguna.












